Instituto Nacional de las Artes Escénicas y la Música. Ministerio de Cultura y Deporte. Gobierno de España.

Instalazio eta zerbitzuak

INSTALAZIOAK

Sala sinfoniko eta ganberakoaz gain, Musika Auditorio Nazionalak hurrengo instalazioak ditu:

  • Koruaren Areto Orokorra: Hirugarren sala honek 208 ikusleentzako lekua du. Musika talde txikien errezitalentzako, bakarlarientzako, entseguetarako, hitzaldietarako eta proiekzioetarako aproposa.
  • Ekitaldi Aretoa: 200 m2-ko azalera du eta 150 pertsonentzako lekua. Bideo proiekzio-ekipo eta bapateko itzulpenerako instalazioak ditu.
  • Hari Aretoa:: Normalki ahots taldeen entseguetarako erabiltzen diren 4 gela dira.
  • Banakako Aretoak: 14 ikasketa-gela banakako prestakuntzarako, Espainiako Orkestra eta Koru Nazionalaren eskura.
  • Grabazio-gela
  • Prentsa-gela
  • Kafetegiak: Kontzertuen iraupenaren bitartean irekita dauden bi kafetegia dira.
  • Denda: Areto sinfonikoaren atondoan kokaturik.
  • Leihatila: Informatizatua eta Arte Eszeniko eta Musikaren Institutu Nazionalaren menpeko teatroei konektatua.

......................................................................

ZERBITZUAK

Kontzertuez gain, Musika Auditorio Nazionalean ohikotasunez edo salbuespen gisa burutzen diren beste aktibitate motak daude. Hauek Espainiako Orkestra eta Koru Nazionala edo erakunde publiko edo pribatuak antolatzen dituztelarik.

  • Pedagogi-kontzertuak
  • Eskolako ikasleekin burutako entseguak
  • Orkestretarako onarpen probak
  • Sari banaketak
  • Bisitaldi gidatuak
  • Prentsaurrekoak

Jarri harremanetan gurekin informazio gehiago nahi izanez gero.